XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. INGURUGIROAREN KUTSADURA

Airearen kutsadura

Arnasten dugun airea kutsatua egotearen hainbat arrazoi:

Lantegi eta berogailu askok botatzen dituzten kea eta partikulak.

Kotxeek, autobusek eta motorrek botatzen dituzten gasak.

Airean dagoen hautsa; kutsadura hau hainbat tokitatik etor daiteke.

Uraren kutsadura

Hainbat gauza dira ibai eta itsasoetako urak kutsatzen dituztenak:

Etxeetatik edo lantegietatik isurtzen dituzten ur zikin edo hondakinak.

Nekazariek intsektuak hiltzeko erabiltzen dituzten substantzia kimiko edo plagizidak.

Petrolio-untzi zenbaitek istripua izan eta gero isurtzen dituzten petrolio edo beste produktu batzuk.

Ikusi argazkian airearen kutsadura.

Ikusi argazkian uraren kutsadura.

Lurraren kutsadura

Lurra kutsatzen duten zenbait elementu:

Zaborrak eta hondakinak.

Erabiltzen ez diren automobilen edo makinen hondarrak.

Lurreko ura eta airea kutsatzen dituzten elementu kutsagarriak.